Nor gara?
Kukubaso Elkartea, Bergarako herritar talde batek, bertako basoak berreskuratzeko sortutako elkartea da.
Bazkideen bidez finantzatu eta lan egiten dugu.
Zergatik?
Bergarako basoen egoera kaskarrak arduratzen gaituelako:
-
Bertako basoa ia guztiz galduta
-
Bergarako lurren %60 hartu izan duten pinudi eta konifera landaketa gehienak banda marroiaren ondorioz eraitsita edo gaixo
-
Orain arteko basogintza eredua (monolaborantza intentsiboa) errepikatzeko arriskua; eukaliptoaren mehatxua
-
Bergarako lurren %1,4a da bakarrik jabetza publikokoa
Zertarako?
Alternatiba bat eraikitzeko: herri lurren ideia berreskuratuz Bergarako basoak bergararron eskuetan egoteko. Jabetza kolektiboa eta kudeaketa sostengarriaren bidez.
Bidegurutze batean gaudela ikusita, eredu jasangarri baten aldeko eragile aktibo izateko asmoz jaio da Kukubaso.
Arazoa globala da baina lanak etxetik hasi behar direla sinistuta erabaki dugu guztiona izatea amesten dugun proiektu hau martxan jartzea.
Eragile eta norbanakoak batu nahi ditugu. Denondako Bergara biziagarriagoa egiteko.
Eredu jasangarria bultzatu nahi dugu basogintzan. Baserritar, lurjabe, herritar eta administrazioen arteko elkarlana.
Bergara eta inguruko lurretako bertako basoak mantendu eta berreskuratzea
Landareei eta animaliei babeslekua eskainiz eta errekak osasuntsu mantenduz gure bizi kalitatea hobetu eta Bergara bizigarriago bat eraikiz.
Bestelako basogintza eredua bultzatu
Baserritar, lurjabe, herritar eta Administrazioen artean elkarlana.
Herri lurrak berreskuratu
Lurrak lagapenean hartuz edo erosiz, modu aktiboan bertako basoaren berreskuratze eta mantentzearen alde egiteko.
Aitortza
Urtetan zehar hainbat lurjabe txiki eta baserritarrek ildo honetan egindako lanaren aitortza eta eskertza gizarteratzea ezinbestekoa deritzogu.
Administrazioaren akuilu
Administrazioen aurrean akuilu lana egin, elkarlanerako bideak ezartzearekin bat.
Sentsibilizatu
Kontzientziazioa eta pedagogiaren bidetik ere lan egiteko asmoa daukagu.